Zuk esan eta nik ahaztu egingo dut, zuk erakutsi eta nik gogoratuko dut, baina parte hartuarazten badidazu nik ikasiko dut.

2009/04/30

MUSIKAREN OSAGAIAK

Zuetariko askok klasean ikasi duzue musikaren osagaiak zeintzuk diren, jakina, melodia, armonia, erritmoa... testura eta forma ezberdinak sortuz. Azken bi osagai hauek agian institutora joan arte, Bigarren Hezkuntzan, ez zarete ikasten hasiko. Halere, zuen neba-arreba nagusiei web-orri interesgarri hau ikustea primeran etorriko zaie, zeren kontzeptu hauek ikasi ahal izango dituzten.

"Los elementos de la música" orri bikaina da, Andaluziako Mateo Alemán institutoko musika departamenduak egindakoa, non dena ondo azalduta agertzen den bideo eta adibide musikalekin lotuta.

Zuei gomendatzen dizuet ere bai, klasean ikasitakoa hobeto ulertuko duzue eta gauza berriak ikasiko dituzuelako.

Bestalde, Magisteritza Eskolako kideei, musika ikasten dutenei, ondo datorkiela ziur nago, hortaz halaber haiei ere gomendatu nahi nuke web-orri hau


Dena dela, hemen uzten dizkizuet adibide batzuk hau guztia osatzeko:

-Lehenengo eta behin "b-vocal" taldearen bideo bat. Bertan "Carolina" abestia interpretatuz musikaren osagaiei buruz eskola ona ematen digu.


- Ematen dizuet ere bai mapa kontzeptual baten beste lotura bat kontzeptuak ondo ulertzeko.

musika lengoaia


- Lehen hezkuntzako lehenengo mailakoentzat beste ikasleek egindako powerpoint batzuk, soinuaren ezaugarriaz direnak (oso garrantzitsua musikaren elementuak ulertzeko)

Iraupena Tinbrea Intentsitatea


- Nagusientzat testura ez melodikoaren adibide hau

Artikulation - Ligeti (musika elektronikoa)


Ligeti - Artikulation
by tonicadominante



2009/04/25

Peru eta Otsoa Euskalduna Jauregian

Bilbao Orkestra Sinfonikoa 1984-1985 Denboraldian hasi zen kontzertu didaktikoak sartzen bere jardueren barruan. Urte hauetan, gazteei denbora eta espazio jakin bat eskaintzeko konpromisoa hartu du BOSek. 2008-2009 denboraldi honetan, kontzertuak aste barruan eta eskola-orduetan dira. Modu horretan, ikastetxeek aukera gehiago dute ikasleak kontzertu didaktikoetara joan daitezen.

Gainera, 2004an, BOSek konturatu zen urrats bat gehiago eman behar zela: gazteenek gurasoekin batera gozatu behar zuten musikaz. Gauzak horrela, helburu hori lortuta, BOSen Kontzertuak Familian ekimenaren xede nagusia beteko da: denbora eta espazio bat eskaintzea, familia osoak batera goza dezan musika klasikoarekin.


Bi aste barru, Maiatzaren 9an, Per-Poc txotxongilo konpainia izango da Euskalduna Jauregian Sergei Prokofiev-en “Peru eta Otsoa” egiteko. Nik sarrerak badauzkat nire seme-alabekin joateko eta gauza bera egitera aholkatzen dizuet. Ipuina ezagutzen duzue eta ziur aski musika ere bai. Gosea pizteko eta zuei animatzeko hemen duzue bideo bat.


ANIMA ZAITEZTE!

Informazio gehiago

2009/04/23

Klasiko handiak marrazki bizidunetan

Gogoratzen duzuenez, pasa den astean bideo hauek ikustea proposatu nizuen eta astero bideo berri bat jarriko nuela esan nuen. Aurrekoa BACH-ena izan zen eta aste honetan bi proposatu dizkizuet, bata MOZART-en "Gaueko Musika" da eta bestea TCHAIKOVSKY-ren "Cascanueces"- Mirlitonen dantza.


------

Dena dela, aurkitu ahal dituzue eskuineko zutabeko "KLASIKO HANDIAK TXIKITXUENTZAT" atalean. Han kokatzen joango naiz bideoak.

2009/04/17

"Ume guztiek talentua dute..." Suzuki

Umeen heziketan musika oso garrantzitsua dela argi dago, horrexegatik guk -maisu eta maistrok, eta gurasook- bultzatu, bideratu eta hobetu behar dugu.

"Ume guztiek nahi dutena egiteko gaitasuna dute" - zion Suzuki-k-
edo "Musika bizitzaren lehen premia bat da" - zion Kodaly-k. Holako esaldiak entzutea oso ondo dator eta gozamen bat da.
XX. mendean musika pedagogoek ideia handiak utzi zizkiguten, eta orain ideia horiek gogoratzea ondo legoke. Pedagogo hauek metodo ezberdinak sortu zituzten umeen ikaskuntzarako musikaren munduan eta irakasleek bai gurasoek ezagutu behar ditugu. Horretarako "solohijos.com" web-orriaren lotura uzten dizuet, non Musika Ikaskuntzaren Metodoei buruzko artikulu bat aurki dezakezuen, bertan Kodaly, Dalcroze, Segarra, Orff eta Suzuki-ren metodoen oinarrizko printzipioak laburtzen dira.

Bestalde, badago beste blog bat, "MUSIKARITZA" izenekoa, non aurki dezakezuen beste artikulu bat Suzuki-ren metodoaz. Gainera blog hau haurraren garapen prozesuan musikak duen garrantzia kontuan hartzen dugunontzat oso egokia da eta musika lantzeko baliabide eta materialak aurkezten ditu.



2009/04/16

INTERNET, ikaste eta irakasteko modu berria

Gaur egun denok dakigu Internet zer den eta zertarako balio duen. Hala ere, teknologiak oso arin aurreratzen dira eta, gero eta gehiago beraien erabilerak aldatuz doaz.

Agian, begiratu batean, artikulu hau ez zaizue hainbeste interesatzen, baina ziur aski zuen gurasoei bai. Dena dela, 3. zikloan zaudetenoi ondo datorkizue irakurtzea, batez ere Internet erabiltzen duzue zuen denbora, argazkiak, e.a. besteekin konpartitzeko Chat-ak edo foroak erabiliz, edota informazioa ateratzeko bilatzailaren baten bitartez.

Baina, Internet-ek gauza gehiago egiteko balio du.
Noizbait gogoeta egin duzue nola ikas daiteken interneten bidez? Gero eta irakasle gehiago erabiltzen hasi dira klasean emandako edukiak osatzeko, edo ikasleekin beste informazio batzuk konpartitzeko, eta baita ere ikasleen lanak kokatzeko eta partekatzeko. Gaur egungo oinarrizko materia EZAGUTZA da. Orain ezagutza kontsumitzeaz gain, sortzen, kudeatzen eta banatzen da.

Ezagutzaren gizartean, ezagutzaren administrazioa eta ezagutzaren elkarrekintza oso garrantzitsuak dira. Gure alfabetatze digitala eta gure Web-aren erabilera markatzen ari dira etorkizuna: etengabeko formakuntza da.

Zertan datza, zer dakar eta ikasteko orduan zer suposatzen da Internet. Hau guztia azaltzeko mapa kontzeptual bat egin dut non holako kontzeptuak nolabait argitzen saiatu naizen. Ondo ikusteko irudiaren gainean kliklatu.

Mapa hau egiteko oinarritu naiz 2008an ospatutako III. Hezkuntzaren gaineko berbaldietan ("Eskolaren erronka berriak"). Zehazki, Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean izeneko kapituluan, Carlos Castaño-k eta Inmakulada Maiz-ek idatzitakoa.

2009/04/15

EMAKUMEA MUSIKAN

Lehengo egunean web-orri bat aurkitu nuen, nire aurreko "Emakume konposagile"-ei buruzko artikuluarekin erlazio handia duena. Gogoratzen duzue?. Web-orri hau oso interesgarria da, batez ere 3. zikloko ikasleentzat, eta baita ere gai honetan interesa dutenentzat, noski. Interesgarria, bai, eta beste alde batetik, garrantzitsua. Zergatik? Musikaren munduan emakumeak ahaztu handiak izan direla eta, mundu honetan emakumeen rola kontuan hartu behar delako.

Nire asmoa gai horri buruz hausnartzea da eta horretarako web-orri honetan sartzea proposatzen dizuet. A.J. Ortega Bernal-en lan bikaina da eta Musika eta konposizioaren munduetako emakumeei eskainita dago. Ortega Bernal-ek Musikaren historiaren garai bakoitzetik ibilbide bat egiten du eta gaiari buruzko iharduerekin osatzen du.

Hurrengo loturan aurki dezakezue lan bikain hori. Zure gustokoa izatea espero dut eta orain irudiaren gainean kliklatu eta ikasi.





2009/04/13

KLASIKO HANDIAK TXIKITXUENTZAT

Egun hauetan Aste Santuko oporretan gaude eta momentu ona da musika entzuteko lagunekin dibertitzeaz gain.

Horrexegatik proposatzen dizuet bideo hauek entzutea (eta bai! ikustea!). Klasiko Handiak marrazki bizidunetan. Oso bideo politak dira eta baita laburrak ere, non musika-lan klasikoak marrazki bizidunen bidez adierazten diren. Txikitxuentzat modu ezin hobea da musikazale bihurtzeko. Leo Delibes, Erik Satie, Tchaikovsky, Saint-Saëns, Bach, Bartok, e.a. Astiro-astiro ikusten eta entzuten joango zarete.

Gaurdanik, eta hurrengo astean, bideo hauen bat jarriko dizuet. Hortaz, hemen daukazue lehenengoa: J.S. BACH - Suite No. 1 Sol M (preludio)


2009/04/11

Musika eta Artea

Gaur aurkeztuko dizuet blog interesgarri bat. Blog hau arte garaikideari buruz ari da eta jakin-mina handia duzuenentzat da. Aurkeztuko dizuet nirearekin nolabait erlazionatuta dagoelako.

Esan dudanez, Artearen inguruko gaiak ikus ditzakezue blog honetan, eta badakizuenez Musika Artearen barruan dago. Izanez, pasa den mendean konposagile askok euren musika lanak arte lan bihurtu zituzten, batez ere FLUXUS mugimenduaren barruan. Adibidez, John Cage konpoagileak Nam June Paik artistarekin lan egin zuen "performance" egiten. Blog honetan horri buruz asko ikasi ahal duzue.

Eta nola deitzen da blog hori? TXIRULIKLIK, ARTEA BETI. Kliklatu bere irudiaren gainean hara joateko eta, ondo pasa!



2009/04/03

Flauta, betiko musika-tresna


Flauta gozoa, antzinako instrumentu bat da. Oso ezaguna Erdi Aroan Barrokoaren hondarreraino, apurka-apurka bere erabilera murrizten joan zen orkestra klasikoaren garapenagatik, zeren eta orkestrak gero eta instrumentu ozen gehiago zeukan.

XX. mendetik aurrera, flauta museoetatik itzultzen da. Alde batetik, Errenazimendu eta Barroko garaiko musika jatorrizko instrumentuekin interpretatzearen interesagatik, eta bestetik, flautaren posibilitate pedagogikoagatik, eskoletan flauta erabiltzen hasten da musika irakasteko tresna bezala. Azken honek, zabalkuntza mundiala emango zion flautari.

Flautari buruzko alderdi ezberdinak ezagutzeko interesa baduzue (nolakoa da, nola jotzen da, bere historioa eta eboluzioa, e.a.), eskuineko zutabean loturak aurkituko dituzue, nik zuentzat bereziki prestatutako informazioa dutenak.