Bilbao Orkestra Sinfonikoa 1984-1985 Denboraldian hasi zen kontzertu didaktikoak sartzen bere jardueren barruan. Urte hauetan, gazteei denbora eta espazio jakin bat eskaintzeko konpromisoa hartu du BOSek. 2008-2009 denboraldi honetan, kontzertuak aste barruan eta eskola-orduetan dira. Modu horretan, ikastetxeek aukera gehiago dute ikasleak kontzertu didaktikoetara joan daitezen.Gainera, 2004an, BOSek konturatu zen urrats bat gehiago eman behar zela: gazteenek gurasoekin batera gozatu behar zuten musikaz. Gauzak horrela, helburu hori lortuta, BOSen Kontzertuak Familian ekimenaren xede nagusia beteko da: denbora eta espazio bat eskaintzea, familia osoak batera goza dezan musika klasikoarekin.

Bi aste barru, Maiatzaren 9an, Per-Poc txotxongilo konpainia izango da Euskalduna Jauregian Sergei Prokofiev-en “Peru eta Otsoa” egiteko. Nik sarrerak badauzkat nire seme-alabekin joateko eta gauza bera egitera aholkatzen dizuet. Ipuina ezagutzen duzue eta ziur aski musika ere bai. Gosea pizteko eta zuei animatzeko hemen duzue bideo bat.
ANIMA ZAITEZTE!
Informazio gehiago









