Askotan entzuten dugu musika eta ezer ez dakigu bere konposagileei buruz eta askoz gutxiago zer garaietan dago kokatuta. Horregatik taula hau egitea pentsatu dut. Bertan agertzen diren garaiak eta dagozkien konposagileak. Horrez gain, kliklatzen baduzue konposagile bakoitzaren gainean bere bizitzari buruz gehiago ikasiko duzue eta bideo bat ikus dezakezue. Eta gauza bera garaiekin.
Konposagileei buruz ikasten jarraitzeko egin dezakezue komikia honekin
Horrez gain, aurkeztuko dizkizuet bideo batzuk .... Haien hoberena Madrileko Arula Ikastetxeko DBHko ikasleek eginda izatea da. PLASTILINAZ EGINDAKO MUSIKAREN HISTORIA non ikusiko dugun zelan musika eboluzionatzen joan zen denboran zehar.
Zuetariko askok klasean ikasi duzue musikaren osagaiak zeintzuk diren, jakina, melodia, armonia, erritmoa... testura eta forma ezberdinak sortuz. Azken bi osagai hauek agian institutora joan arte, Bigarren Hezkuntzan, ez zarete ikasten hasiko. Halere, zuen neba-arreba nagusiei web-orri interesgarri hau ikustea primeran etorriko zaie, zeren kontzeptu hauek ikasi ahal izango dituzten.
"Los elementos de la música" orri bikaina da, Andaluziako Mateo Alemán institutoko musika departamenduak egindakoa, non dena ondo azalduta agertzen den bideo eta adibide musikalekin lotuta.
Zuei gomendatzen dizuet ere bai, klasean ikasitakoa hobeto ulertuko duzue eta gauza berriak ikasiko dituzuelako.
Bestalde, Magisteritza Eskolako kideei, musika ikasten dutenei, ondo datorkiela ziur nago, hortaz halaber haiei ere gomendatu nahi nuke web-orri hau
- Lehen hezkuntzako lehenengo mailakoentzat beste ikasleek egindako powerpoint batzuk, soinuaren ezaugarriaz direnak (oso garrantzitsua musikaren elementuak ulertzeko)
Hau da orain dela bi urte Barbara Posadak egin zuen bideo bat. Neska hau Asturiaseko Rosario de Acuña institutoan zegoen Batxillergoko 2. maila ikasten, eta badirudi bere momentu libreetan holako gauzak ordenagailuan egiteko aprobetxatzen zuela.
Hau adibide bat da nola musika eta imajinak erabil daitezken ikusteko.
Hau da nire lehen bloga. Blog honen bidez zuen zalantzei erantzunak eman ahal izango dizkiezue. Lehen hezkuntzan zaudetenoi zuzenduta, hemen aurkituko dituzue musika ikasgai ezberdinak ulertzeko materialak, baliabideak, loturak...; baita berriak eta bitxikeriak ere, musikaren munduarekin erlazionatuta daudenak. Zuen gustokoa izatea espero dut.
FLAUTAZ IKASTEN
Arazoren bat badituzue flauta ikasteko orduan, edo flautari buruz gehiago jakin nahi baduzue, hau da zuen lekua erantzunak topatzeko.