Zuk esan eta nik ahaztu egingo dut, zuk erakutsi eta nik gogoratuko dut, baina parte hartuarazten badidazu nik ikasiko dut.
Mostrando entradas con la etiqueta orkestra. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta orkestra. Mostrar todas las entradas

2009/05/07

ORKESTRA HARRIGARRIAK


Kontzertu batera zoaztenean, zer espero duzue entzutea?

XVII. mendean, Barrokoan, orkestra musika-tresnen talde aldakorra zen, instrumentuen aukeraketa momentu eta leku zehatz batean zeuden musikarien menpe zegoelako.

XVIII. mendean orkestraren estandarizazioa hasi zen eta musika-tresnak apurka-apurka partituran idazten joan ziren. 1750. eta 1800. urteak bitartean orkestra sinfonikoa gotortzen da eta garatuko da bai musika-tresnen kopuruan bai euren kalitatean hobekuntza teknikoengatik.

XIX. mendean bultzada handia orkestrari eman ziona BEETHOVEN izan zen, eta posibilitate instrumentalaren mugara eraman zuen orkestra.

XX. mendean ikertzeko eta esperimentatzeko garaia izan zen. Sonoritate berriak bilatu ziren tinbreekin jolastuz, eta musika-tresnen posibilitate berriak ustiatu ziren arreta handiago ematen perkusioari.

- Hau guztiari buruz aurki dezakezue ORKESTRA hitzaren gainean kliklaten baduzue -

Gaur egun betiko orkestrari alternatiba ezberdinak aurki ditzakegu. Hauek dira orkestra kuriosoak eta harrigarriak. Hementxe bertan bideo batzuk dituzue. Gehien gustatzen zaizkidanak utzi dizkizuet eta espero dut zuek goza ditzazuen.




Bideo gehiago ikusteko

orkestra harrigarriak


2009/04/25

Peru eta Otsoa Euskalduna Jauregian

Bilbao Orkestra Sinfonikoa 1984-1985 Denboraldian hasi zen kontzertu didaktikoak sartzen bere jardueren barruan. Urte hauetan, gazteei denbora eta espazio jakin bat eskaintzeko konpromisoa hartu du BOSek. 2008-2009 denboraldi honetan, kontzertuak aste barruan eta eskola-orduetan dira. Modu horretan, ikastetxeek aukera gehiago dute ikasleak kontzertu didaktikoetara joan daitezen.

Gainera, 2004an, BOSek konturatu zen urrats bat gehiago eman behar zela: gazteenek gurasoekin batera gozatu behar zuten musikaz. Gauzak horrela, helburu hori lortuta, BOSen Kontzertuak Familian ekimenaren xede nagusia beteko da: denbora eta espazio bat eskaintzea, familia osoak batera goza dezan musika klasikoarekin.


Bi aste barru, Maiatzaren 9an, Per-Poc txotxongilo konpainia izango da Euskalduna Jauregian Sergei Prokofiev-en “Peru eta Otsoa” egiteko. Nik sarrerak badauzkat nire seme-alabekin joateko eta gauza bera egitera aholkatzen dizuet. Ipuina ezagutzen duzue eta ziur aski musika ere bai. Gosea pizteko eta zuei animatzeko hemen duzue bideo bat.


ANIMA ZAITEZTE!

Informazio gehiago

2009/04/03

Flauta, betiko musika-tresna


Flauta gozoa, antzinako instrumentu bat da. Oso ezaguna Erdi Aroan Barrokoaren hondarreraino, apurka-apurka bere erabilera murrizten joan zen orkestra klasikoaren garapenagatik, zeren eta orkestrak gero eta instrumentu ozen gehiago zeukan.

XX. mendetik aurrera, flauta museoetatik itzultzen da. Alde batetik, Errenazimendu eta Barroko garaiko musika jatorrizko instrumentuekin interpretatzearen interesagatik, eta bestetik, flautaren posibilitate pedagogikoagatik, eskoletan flauta erabiltzen hasten da musika irakasteko tresna bezala. Azken honek, zabalkuntza mundiala emango zion flautari.

Flautari buruzko alderdi ezberdinak ezagutzeko interesa baduzue (nolakoa da, nola jotzen da, bere historioa eta eboluzioa, e.a.), eskuineko zutabean loturak aurkituko dituzue, nik zuentzat bereziki prestatutako informazioa dutenak.