Zuk esan eta nik ahaztu egingo dut, zuk erakutsi eta nik gogoratuko dut, baina parte hartuarazten badidazu nik ikasiko dut.
Mostrando entradas con la etiqueta bitxikeriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bitxikeriak. Mostrar todas las entradas

2009/06/04

Musika munduaren inguruan

Denok dakigu musika nazioarteko lengoaia dela. Horiek horrela, espero izatekoa da musikaren bitartez mundua elkarri eragitea.

Askotan musika kalean entzutea gustatzen zaigu eta gelditzen gara ondo ikusteko. Baina, munduko herrialde ezberdinetatik musika bera jo egingo balute aldi berean, zer izango litzateke? Hori erakusten digu "Concord Music Taldea-k.

Kontua ez da bakarrik musika ikastea baizik eta musikaz blaitzea eta gozatzea, eta holako moduan gauza pilo bat gehiago ikasiko dugu.

Hemen duzue bideo hau. Hitzak soberan daude, soilik GOZATU

Eta berri honekin "agur" esaten dizuet hurrengo kurtso arte. Azterketetan sorte on eta ondo pasa oporrak.

Iraila arte.

2009/05/13

AUPA ATHLETIC

Kopako finalean Bartzelonaren kontra lehiatzeko eguna da gaur. Bilbo hiriaren kolorea gorri-zuria da eta ikurrinaz beteta dago, neuk ere nirea balkoian jarri dut. Eta gure Athletic-ari aupatzeko denok bere himnoa abestuko dugu ilusioz, gogoz eta indarrez.

Baina himnoaren historia ezagutzen duzue? Badago himno batzuk, hala ere 3 izan dira ezagunenak, behintzat gure aitona-amonentzat.

Himno gorri-zuriaren ibilbidea gogora dezagun. Bere jatorria 1913. urtean dago Teresita Zazá kupletista ezagunak kuple bat aurkeztu zuenean. Kuple honen letra Alvaro de Retana-rena zen eta bere musika Gaspar de Aquino-k konposatua izan zen. Garai hartan kupleko doinuak arrakasta handia izan zuen eta holan hasten zen: “En Madrid está de moda/ la canción del Alirón/ y no hay nadie en los “madriles”/ que no sepa esta canción./Y las niñas ya no entregan/ a un galán su corazón/ si no sabe enamorarlas/ al compás del ¡Alirón!/ ¡Alirón, Alirón, pom, pom, pom !”. Baina egun hartan publikoak azken errepika aldatu zuen: “Empezando por Pichichi/ y terminando por Apón/ ¡Alirón, Alirón, el Athletic es campeón!”. Errepika horrek hainbeste ospe handia zuen non mantendu zen eta garai bakoitzari egokitu zen jokalarien arabera. Hartako abesti osoa ezagutu nahi baduzue hemen duzue letra
1913ko HIMNOA
Geroago, 20. hamarkada inguruan, badirudi Gallartako musika bandako zuzendariak Beobide maisuaren biribilketa bat gehitu zuela: "Altza gastiak!", gaur egungo himnoaren oinarria dena. Himnoak letra ofiziala ez zuenez herrian abesten zen “Al Athletic como era vasco,/ todos le tenían asco/ ahora que es campeón/ ¡todos le piden perdón !”. Eta biribilketarekin jarraitzen zen "¡Athletic, Athletic,/ nadie te puede ganar!" esaldiarekin amaitzeko.
50. hamarkadaren hasieran beste himno berri bat agindu zioten Timoteo de Urrengoetxea musikariari, nor Goyo Nadal-ekin elkartu zen musikari letra jartzeko, eta "Bilbainada"rako letrak konposatzen zituenak letra asmatu zuen. Bien artean arrakasta handia izan zuen himnoa konposatu zuten: "Tiene Bilbao un gran tesoro..." Letra jakiteko kliklatu hurrengo loturan.



1983an, Pedro Aurtenetxe Athletic-ko lehendakariari bururatu zitzaion Beobidek egindako himnoari aldaketa batzuk egitea, jokalari txapeldunak gabarran egongo zirenean, itsasadarra zeharkatzen, abesteko.

Gure gaur egungo himnoa ATHLETIC GORRI TA ZURIA...






Eta hemen daukazue PARTITURA

Horrez gain, interesgarria iruditu zait hurrengo bideoa jartzea.
COOPERA ONG-en bitartez Athletic Klubak kirol materiala bidali zien Lwiroko umeei, Kongoan, eta umeek Athletic Himnoa abestuz ezkerrak eman zizkioten.








Beste himno ezagun bat Kepa Junkerak egindakoa da "Harrobiaz harro"

2009/05/07

ORKESTRA HARRIGARRIAK


Kontzertu batera zoaztenean, zer espero duzue entzutea?

XVII. mendean, Barrokoan, orkestra musika-tresnen talde aldakorra zen, instrumentuen aukeraketa momentu eta leku zehatz batean zeuden musikarien menpe zegoelako.

XVIII. mendean orkestraren estandarizazioa hasi zen eta musika-tresnak apurka-apurka partituran idazten joan ziren. 1750. eta 1800. urteak bitartean orkestra sinfonikoa gotortzen da eta garatuko da bai musika-tresnen kopuruan bai euren kalitatean hobekuntza teknikoengatik.

XIX. mendean bultzada handia orkestrari eman ziona BEETHOVEN izan zen, eta posibilitate instrumentalaren mugara eraman zuen orkestra.

XX. mendean ikertzeko eta esperimentatzeko garaia izan zen. Sonoritate berriak bilatu ziren tinbreekin jolastuz, eta musika-tresnen posibilitate berriak ustiatu ziren arreta handiago ematen perkusioari.

- Hau guztiari buruz aurki dezakezue ORKESTRA hitzaren gainean kliklaten baduzue -

Gaur egun betiko orkestrari alternatiba ezberdinak aurki ditzakegu. Hauek dira orkestra kuriosoak eta harrigarriak. Hementxe bertan bideo batzuk dituzue. Gehien gustatzen zaizkidanak utzi dizkizuet eta espero dut zuek goza ditzazuen.




Bideo gehiago ikusteko

orkestra harrigarriak


2009/03/26

ITSASO-ORGANOA

Zadarko itsaertzean, Kroazian, itsaso-organoa dago. Agian inoiz ez duzue haren entzuera baina han dago, 2005. urtean Nikola Basic arkitektoak sortutakoa.



Harrizko eskalinaten azpian 35 hodi eraiki zituzten, eta hodi bakoitzak bere muturretan irekidura bat du.


Itsasoaren mugimenduak hodietan haizea bultzatzen du, eta olatuaren tamaina eta abiaduraren arabera akorde ezberdinak sortzen dira. Horrelako akordeak zorizkoak dira, Naturak sortutakoak.

Turista asko joaten dira entzutera eta paregabeko kontzertuaren interpretatzaile bihurtzen dira.

Noizean behin kontzertu hori entzuteko han esertzea gustatuko litzaizuekela ziur nago. Badakit ez dela gauza bera baina... agian, gogo asko badaukazue, zuen desioa beteko da eta entzun dezakezue hurrengo loturetan klikatzen baduzue.

Itsaso-organoa entzun nahi dut edo Youtube-n ikusi nahi dut