Zuk esan eta nik ahaztu egingo dut, zuk erakutsi eta nik gogoratuko dut, baina parte hartuarazten badidazu nik ikasiko dut.

2009/03/26

ITSASO-ORGANOA

Zadarko itsaertzean, Kroazian, itsaso-organoa dago. Agian inoiz ez duzue haren entzuera baina han dago, 2005. urtean Nikola Basic arkitektoak sortutakoa.



Harrizko eskalinaten azpian 35 hodi eraiki zituzten, eta hodi bakoitzak bere muturretan irekidura bat du.


Itsasoaren mugimenduak hodietan haizea bultzatzen du, eta olatuaren tamaina eta abiaduraren arabera akorde ezberdinak sortzen dira. Horrelako akordeak zorizkoak dira, Naturak sortutakoak.

Turista asko joaten dira entzutera eta paregabeko kontzertuaren interpretatzaile bihurtzen dira.

Noizean behin kontzertu hori entzuteko han esertzea gustatuko litzaizuekela ziur nago. Badakit ez dela gauza bera baina... agian, gogo asko badaukazue, zuen desioa beteko da eta entzun dezakezue hurrengo loturetan klikatzen baduzue.

Itsaso-organoa entzun nahi dut edo Youtube-n ikusi nahi dut

2009/03/22

Figura musikalek Pachebel-en kanona adierazten dute

Hau da orain dela bi urte Barbara Posadak egin zuen bideo bat. Neska hau Asturiaseko Rosario de Acuña institutoan zegoen Batxillergoko 2. maila ikasten, eta badirudi bere momentu libreetan holako gauzak ordenagailuan egiteko aprobetxatzen zuela.

Hau adibide bat da nola musika eta imajinak erabil daitezken ikusteko.

2009/03/08

Emakume konposagileak

Badakizuenez, gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, Musikaren munduan emakumearen rola azpimarratzea gustatuko litzaidake. Ezagutzen ditugu abeslari nagusiak, besteak beste Monserrat Caballé edo Ainhoa Arteta, besteak beste. Badaude ere biolinjoleak, pianojoleak.... baina ezagutzen al duzue konposagileren bat?

Aurten batzuen jaiotzeko urteurrena ospatzen da.



Elisabeth-Claude Jacquet de la Guerre orain dela 350 urte jaio zen konposagilea izan zen.


(Frantzia, 1665-1729)



Grazyna Bacewicz beste konposagile bat izan zen, orain dela 100 urte jaio zena. Bere obra nahiko handia da.

(Polonia, 1909-1969)
Gainera, jakitea gustatuko zaizue Getxon urtero "Mujeres en la música" jaialdia ospatzen dela. Aurten XIX. jaialdia izango da (maiatzaren 8, 9 eta 10an). Eta bertan, bizi direnen zein bizi ez direnen lanak entzuteko dira, esaterako Sofía Gubaidulina, Zuriñe Fernández Guerenabarrena, eta baita ere Fanny Mendelssohn edo Clara Schumann, besteak beste.


Informazio gehiago aurki dezakezue web orri honetan: