Zuk esan eta nik ahaztu egingo dut, zuk erakutsi eta nik gogoratuko dut, baina parte hartuarazten badidazu nik ikasiko dut.
Mostrando entradas con la etiqueta bloga. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta bloga. Mostrar todas las entradas

2009/04/17

"Ume guztiek talentua dute..." Suzuki

Umeen heziketan musika oso garrantzitsua dela argi dago, horrexegatik guk -maisu eta maistrok, eta gurasook- bultzatu, bideratu eta hobetu behar dugu.

"Ume guztiek nahi dutena egiteko gaitasuna dute" - zion Suzuki-k-
edo "Musika bizitzaren lehen premia bat da" - zion Kodaly-k. Holako esaldiak entzutea oso ondo dator eta gozamen bat da.
XX. mendean musika pedagogoek ideia handiak utzi zizkiguten, eta orain ideia horiek gogoratzea ondo legoke. Pedagogo hauek metodo ezberdinak sortu zituzten umeen ikaskuntzarako musikaren munduan eta irakasleek bai gurasoek ezagutu behar ditugu. Horretarako "solohijos.com" web-orriaren lotura uzten dizuet, non Musika Ikaskuntzaren Metodoei buruzko artikulu bat aurki dezakezuen, bertan Kodaly, Dalcroze, Segarra, Orff eta Suzuki-ren metodoen oinarrizko printzipioak laburtzen dira.

Bestalde, badago beste blog bat, "MUSIKARITZA" izenekoa, non aurki dezakezuen beste artikulu bat Suzuki-ren metodoaz. Gainera blog hau haurraren garapen prozesuan musikak duen garrantzia kontuan hartzen dugunontzat oso egokia da eta musika lantzeko baliabide eta materialak aurkezten ditu.



2009/04/11

Musika eta Artea

Gaur aurkeztuko dizuet blog interesgarri bat. Blog hau arte garaikideari buruz ari da eta jakin-mina handia duzuenentzat da. Aurkeztuko dizuet nirearekin nolabait erlazionatuta dagoelako.

Esan dudanez, Artearen inguruko gaiak ikus ditzakezue blog honetan, eta badakizuenez Musika Artearen barruan dago. Izanez, pasa den mendean konposagile askok euren musika lanak arte lan bihurtu zituzten, batez ere FLUXUS mugimenduaren barruan. Adibidez, John Cage konpoagileak Nam June Paik artistarekin lan egin zuen "performance" egiten. Blog honetan horri buruz asko ikasi ahal duzue.

Eta nola deitzen da blog hori? TXIRULIKLIK, ARTEA BETI. Kliklatu bere irudiaren gainean hara joateko eta, ondo pasa!