Zuk esan eta nik ahaztu egingo dut, zuk erakutsi eta nik gogoratuko dut, baina parte hartuarazten badidazu nik ikasiko dut.
Mostrando entradas con la etiqueta kontzertuak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta kontzertuak. Mostrar todas las entradas

2009/05/02

Sergéi Prokófiev


Lehengo egunean, nire seme-alabekin "Peru eta Otsoa" musika-lanari buruz hitz egiten nengoenean, datorren larunbataren kontzerturako haiek prestatzeko asmoz, nire semeak galdetu zidan ea Prokofiev nor zen. Orduan konturatu nintzen, bai, musika eta istorioa ezagutzen zituztela, baina konposagilea ez.
Momentu hartan bere historioa kontatu nien eta pentsatu nuen zuei kontatzea ona izango zela.

SERGÉI PROKÓFIEV Errusian jaio zen 1891. urtean. 1917an, handik joan behar izan zuen 1936an bueltatzeko. Urte horretan bertan ipuin musikal hau konposatu zuen, narratzaile eta orkestrarako ipuin bat non hitza musikaren menpe dagoen.
Ipuin honekin, umeek musika-tresnak ezberdintzen ikas zezaten nahi zuen eta musika klasikora hurbiltzea modu dibertigarrian.

Prokófiev-ek, txikitatik musikarako talentu handia irakatsi zuen eta jada, 1902an, musika-lan batzuk aurkeztu zituen. Bere lan ezagunenaren artean dauzkagu "El amor de las tres naranjas" opera (1921) eta "Alejandro Nevski" (1938an Sergéi Eisenstein-en filmerako konposatuta).

Bera Moskun hil zen 1953. urtean.

Bai "Peru eta Otsoa" obraren pertsonaien aurkezpena eta istoriaren zati bat, bai "El amor de las tres naranjas" obraren pasarte bat, aurki ditzakezue MUSIKAZ GOZATZEKO atalean (eskuineko zutabean). Hauek eta beste pasarte batzuk.

EZ AHAZTU! Pasa den astean esan nizuen: datorren larunbatean Peru eta otsoa egongo dira Euskalduna Jauregian. Eta, non dago jauregi hau? Ba Bilbon. Hemen dekozue mapa bat ondo aurkitzeko.

Joan eta gozatu


josnek map

2009/04/25

Peru eta Otsoa Euskalduna Jauregian

Bilbao Orkestra Sinfonikoa 1984-1985 Denboraldian hasi zen kontzertu didaktikoak sartzen bere jardueren barruan. Urte hauetan, gazteei denbora eta espazio jakin bat eskaintzeko konpromisoa hartu du BOSek. 2008-2009 denboraldi honetan, kontzertuak aste barruan eta eskola-orduetan dira. Modu horretan, ikastetxeek aukera gehiago dute ikasleak kontzertu didaktikoetara joan daitezen.

Gainera, 2004an, BOSek konturatu zen urrats bat gehiago eman behar zela: gazteenek gurasoekin batera gozatu behar zuten musikaz. Gauzak horrela, helburu hori lortuta, BOSen Kontzertuak Familian ekimenaren xede nagusia beteko da: denbora eta espazio bat eskaintzea, familia osoak batera goza dezan musika klasikoarekin.


Bi aste barru, Maiatzaren 9an, Per-Poc txotxongilo konpainia izango da Euskalduna Jauregian Sergei Prokofiev-en “Peru eta Otsoa” egiteko. Nik sarrerak badauzkat nire seme-alabekin joateko eta gauza bera egitera aholkatzen dizuet. Ipuina ezagutzen duzue eta ziur aski musika ere bai. Gosea pizteko eta zuei animatzeko hemen duzue bideo bat.


ANIMA ZAITEZTE!

Informazio gehiago