Zuk esan eta nik ahaztu egingo dut, zuk erakutsi eta nik gogoratuko dut, baina parte hartuarazten badidazu nik ikasiko dut.
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hezkuntza. Mostrar todas las entradas

2009/04/17

"Ume guztiek talentua dute..." Suzuki

Umeen heziketan musika oso garrantzitsua dela argi dago, horrexegatik guk -maisu eta maistrok, eta gurasook- bultzatu, bideratu eta hobetu behar dugu.

"Ume guztiek nahi dutena egiteko gaitasuna dute" - zion Suzuki-k-
edo "Musika bizitzaren lehen premia bat da" - zion Kodaly-k. Holako esaldiak entzutea oso ondo dator eta gozamen bat da.
XX. mendean musika pedagogoek ideia handiak utzi zizkiguten, eta orain ideia horiek gogoratzea ondo legoke. Pedagogo hauek metodo ezberdinak sortu zituzten umeen ikaskuntzarako musikaren munduan eta irakasleek bai gurasoek ezagutu behar ditugu. Horretarako "solohijos.com" web-orriaren lotura uzten dizuet, non Musika Ikaskuntzaren Metodoei buruzko artikulu bat aurki dezakezuen, bertan Kodaly, Dalcroze, Segarra, Orff eta Suzuki-ren metodoen oinarrizko printzipioak laburtzen dira.

Bestalde, badago beste blog bat, "MUSIKARITZA" izenekoa, non aurki dezakezuen beste artikulu bat Suzuki-ren metodoaz. Gainera blog hau haurraren garapen prozesuan musikak duen garrantzia kontuan hartzen dugunontzat oso egokia da eta musika lantzeko baliabide eta materialak aurkezten ditu.



2009/04/16

INTERNET, ikaste eta irakasteko modu berria

Gaur egun denok dakigu Internet zer den eta zertarako balio duen. Hala ere, teknologiak oso arin aurreratzen dira eta, gero eta gehiago beraien erabilerak aldatuz doaz.

Agian, begiratu batean, artikulu hau ez zaizue hainbeste interesatzen, baina ziur aski zuen gurasoei bai. Dena dela, 3. zikloan zaudetenoi ondo datorkizue irakurtzea, batez ere Internet erabiltzen duzue zuen denbora, argazkiak, e.a. besteekin konpartitzeko Chat-ak edo foroak erabiliz, edota informazioa ateratzeko bilatzailaren baten bitartez.

Baina, Internet-ek gauza gehiago egiteko balio du.
Noizbait gogoeta egin duzue nola ikas daiteken interneten bidez? Gero eta irakasle gehiago erabiltzen hasi dira klasean emandako edukiak osatzeko, edo ikasleekin beste informazio batzuk konpartitzeko, eta baita ere ikasleen lanak kokatzeko eta partekatzeko. Gaur egungo oinarrizko materia EZAGUTZA da. Orain ezagutza kontsumitzeaz gain, sortzen, kudeatzen eta banatzen da.

Ezagutzaren gizartean, ezagutzaren administrazioa eta ezagutzaren elkarrekintza oso garrantzitsuak dira. Gure alfabetatze digitala eta gure Web-aren erabilera markatzen ari dira etorkizuna: etengabeko formakuntza da.

Zertan datza, zer dakar eta ikasteko orduan zer suposatzen da Internet. Hau guztia azaltzeko mapa kontzeptual bat egin dut non holako kontzeptuak nolabait argitzen saiatu naizen. Ondo ikusteko irudiaren gainean kliklatu.

Mapa hau egiteko oinarritu naiz 2008an ospatutako III. Hezkuntzaren gaineko berbaldietan ("Eskolaren erronka berriak"). Zehazki, Ikasketa Prozesuaren Erronka Ezagutzaren Gizartean izeneko kapituluan, Carlos Castaño-k eta Inmakulada Maiz-ek idatzitakoa.